.

Haur zoriontsuak nahi ditugu

Familiekin lankidetza estuan, haurraren garapena da gure helburu bakarra

Gure arreta guztia izango dute

Maitasunez eta etengabeko arretaz, gure baliabide guztiak haurraren heziketara bideratuko ditugu

Bere lehen pausuak zainduko ditugu

Kalitatezko hezkuntza eskaintzen dugu, haurraren garapenaren erritmoa errespetatuz eta bere beharretara egokituz

Gure hezitzaileek eskarmentu handia dute

Orereta ttiki 1994. urtean sortu zen.
Errenteriako familiekin elkarlanean txikitxoen hezkuntzan inplikaturik
Egunerokoaz ikasten eta ausnartzen, gizartearen aldaketei erantzunez.

Eremu euskaldun batean

Haur eskolaren hizkuntza nagusia euskara da. Euskal kulturarekin zer ikusia duten ekintza eta ospakizunetan parte hartzen dugu gogoz

Errenteriako erdialdean

Errenterian gaude eta gure zerbitzuak Oarsoaldeko eskualdeko familia gehienetara zabaltzen dizkiegu

Haur eskola

HEZITZAILEAK

HEZITZAILEAK

PREZIOAK

PREZIOAK

3 ordu: 95€
Jornada erdia, 6 ordu arte bazkaria barne: 197 €
Jornada osoa  6/8 ordu, bazkaria+askaria barne: 250 €

ORDUTEGIA

ORDUTEGIA

7:30etan zabaltzen dugu eta 17:00etan itxi.
Familien beharretara egokitutako ordutegia.

Lekukotzak

Nire esperientzia Orereta Titiki Haur Eskolan ezin hobea izan da hiru alabekin; etxean bezala egon dira eta nik lasaitasuna sentitu dut beti. Hacen muchas actividades y talleres con los niños, muy variadas y siguiendo las rutinas tan necesarias para ellos. Destaco sobre todo el cariño, la cercanía y humanidad en el día a día y su infinita paciencia. Todas las trabajadores tienen una gran experiencia y se nota en el trato con los niños.
No me queda más que agradecerles el esfuerzo y dedicación durante estos años; recuerdo que los últimos días de curso hacían un lunch con los padres y todos comentábamos lo mismo; “qué pena que terminen esta etapa con lo a gusto que están”. Mila mila esker bihotz bihotzez!!!

AMAIA

AMAIA

Mila esker gure txikiak horren ongi zaintzeagatik. Beraiek oso gustora egon dira eta gurasoak oso lasai uzten ditugu han zuekin.

ALAITZ

ALAITZ

Nere bi alabak egon dira Orereta Ttikin eta oso gustora egon direla esan nahiko nuke. Istalazioak oso ondo daude, belartza eder bat daukate eta ekintza ugari egiten dituzte. Famili giroan eta mimo handiakin zaintzen dituzte haurrak, eskertzekoa da gaur egun honelako haur eskola egotea, ikusita nola bizi garen azken urte hauetan ordulariaz menpe!
Guztiz gomendagarria, gainera ubikazioa primerakoa da eta hezitzaileak oso jatorrak eta profesionak. Giro Eder eta goxo batean daude dudik ez! Mila esker urte hauetan nere txikiez arduratzeagik eta maitasunez egin duzuelako.

MAIALEN eta UNAI

MAIALEN eta UNAI

Nere bi alabak oso gustora egon dira haur eskolan, etxean bezala eta gu ere oso lasai.
Harremana oso gertukoa eta konfiantzazkoa da.
Urrengo urtean berriro ikusiko dugu elkar, mila esker eta muxuak denontzat!!

LEIRE

LEIRE

Gure bi txikiak oso pozik egon dira eta goxo-goxo artatu dituzte egunero. Gurasoekin tratua oso gertukoa da eta konfidantza giroa erabatekoa

ASIER eta NEREA

ASIER eta NEREA
Map

Errenteriako Pablo Iglesias kaleko 11. zenbakian gaude, hain zuzen Eusko Trenbidearen (Topoa) estazioaren ondoan.

Gure eskolaren aurrean badago toki bat ibilgailua une batez aparkatzeko, zuen haurrak gurekin uzteko edo jasotzeko.

Harremanetarako

 Pablo Iglesias 11 behea, Errenteria. Gure kokapena Google Maps-en ikusteko, sakatuko goiko “Map” botoia.

Eskolaren ondoan ibilgailuak une batez aparkatzeko aukera dago, haurrak utzi edo jasotzeko

haurreskola@oreretattiki.eus

 943 529532 / 606421944

Errenteriako Eusko Treneko geltoki nagusiaren ondoan gaude (Topoa)

Facebook

Instagram